Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Goi Maila / Euskeraz eta Gazteleraz (B+ eredua) / Goizez / 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan)
Azken urteetako berrikuntza teknologiko nagusietako asko telekomunikazioen arloan kokatzen dira.  Hor dira, besteak beste, fibra bidezko komunikazio sareak, 5G telefonia edo IoT (Internet Of Things) teknologiak. Goi mailako ziklo honetan, telekomunikazio eta informatika sistema aurreratuenen fundamentuak ikasteko aukera izango duzu.

Lehen kurtsoa

  • 0525. Telekomunikazio-sistemen azpiegiturak konfiguratzea / 132 ordu
  • 0551. Telekomunikazio-sistemen elementuak / 132 ordu
  • 0552. Informatika-sistemak eta sare lokalak / 231 ordu
  • 0553. Telekomunikazio-azpiegituretako teknikak eta prozesuak / 198 ordu
  • 0601. Telekomunikazio-instalazioen proiektuak kudeatzea / 66 ordu
  • 0713. Telefonia finkoko eta mugikorreko sistemak / 132 ordu
  • 0559. Laneko prestakuntza eta orientabidea / 99 ordu

Bigarren kurtsoa

  • 0554. Ikus-entzunezko produkzio-sistemak / 120 ordu
  • 0555. Sare telematikoak / 140 ordu
  • 0556. Irrati-komunikazioko sistemak / 120 ordu
  • 0557. Sistema integratuak eta etxe digitala / 120 ordu
  • 0558. Telekomunikazio- eta informatika-sistemen proiektua / 50 ordu
  • E200. Ingeles teknikoa / 40 ordu
  • 0560. Enpresa eta ekimen sortzailea / 60 ordu
  • 0561. Lantokiko prestakuntza / 360 ordu

Ziklo hau burutu ondoren, hurrengo gaitasunak eskuratuko dituzu:

  • Irrati eta telebista transmisioak burutzeko ekipo eta zirkuituak muntatzea, gerta litezkeen matxurak identifikatu eta zuzenduz. 
  • Planoetan eta dokumentazio teknikoan ezaugarritutako telebista, telefonia eta banda zabaleko instalazioen muntaia abian jartzea, ICT araudia betez.
  • Fibra optikoko GPON sareen planifikazioa eta ezarpena burutzea.
  • Sare informatikoak diseinatu, muntatu eta mantenzea, Cisco Academy programan azpimarra jarrita.
  • Telefonia eta IP bidezko telefonia sistemak (VoIP) garatzea.
  • Irrati bidezko komunikazioak dimentsionatu eta abian jartzea, bai domestikoak (Wifi, Z-wave...), puntuz-puntukoa (Irrati-loturak) edo baita IoT sentsorikarekin lotutakoak (Lorawan)
  • Ikus-entzunezko produkzio-sistema bat muntatzeko proiektuak garatzea, audio eta bideo konexioen kalitatea bermatuz.
  • Sistema domotikoak eta segurtasun sistemak instalatzea, sentsoreak, eragingailuak eta zerbitzu ezberdinak inplementatuz. 
  • IoT proiektuak garatzea. Zerbitzuen birtualizazioa.
  • Enpresa bat sortzeko beharrezko tresnak ikasi eta proiektu berritzaile bati lotuta martxan jartzea. Machine Learning edo Blockchain bezalako teknologiekin produktuak garatzea. 
  • Telekomunikazio proiektuak diseinatzeko dokumentazioa lantzea, planoak, eskemak eta txosten teknikoak landuz.
  • Ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzea. Arriskuen prebentzioaren aurreko jarrerak garatzeak. Tresneria era egokian erabiltzea.

Hurrengo  ikasketa hauek egiten jarrai dezakezu:

  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, edo lanbide espezializazioko kurtso bat.
  • Unibertsitate-ikasketak. Euskal Herriko Unibertsitateko hurrengo graduetan, konbalidazioak  izango ditzakezu:
      • Grado en Ingeniería Informática de Gestión y Sistemas de Información.
      • Grado en Ingeniería Informática.
      • Grado en Ingeniería en Tecnología de Telecomunicación.
      •  Grado en Ingeniería Informática de Gestión y Sistemas de Información.

Edo lan-irteera hauek izan ditzakezu:

  • Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako proiektugile laguntzailea.
  • Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-instalazioetako muntaiaren ikuskatzailea.
  • Telekomunikazio-tresneria eta -instalazioak egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Telekomunikazio-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.
  • Telekomunikazio-instalazioetako obra-burua.
  • Produkzio-estudioetan irrati- eta telebista-sistemetako tresneriak eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Irratidifusio-sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Segurtasun elektronikoko sistemetako eta telebista-zirkuitu itxietako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Sare lokalak eta sistema telematikoak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Irrati-loturako sistemetako tresneriak gainbegiratzeko, instalatzeko, mantentzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Informatika-tresneriak eta -sistemak instalatzeko, integratzeko eta mantentzeko espezialista.

Programak

Goi mailako ziklo honetan metodologia aktibo-kolaboratiboak erabiltzen dituen etekin handiko ETHAZI eredua dago inplementatuta. Zer da ETHAZI baina? Telekomunikazio arlo ezberdinen inguruko erronkak aurkeztuko zaizkizu, eta zure lana erronka horiei erantzuna ematen dieten prototipoak garatzea izango da. Erronka hauek landu bitartean ikasteko aukera izango duzu.

Nola sortzen dira puntako produktu berritzaileak eskaintzen dituzten enpresak? Programa honen bidez, Machine Learning, Internet Of Things edo Blockchain bezalako puntako teknologiak erabiliz enpresa berritzaile bat sortzen ikasiko duzu, ekintzailetza balioak eta berrikuntza sustatuz.

Gure departamentua Cisco Networking Academy sareko akademia ofiziala da. Zikloa osatzen duten bi kurtsoetan zehar, Ciscoren switch eta routerren oinarrizko maneiua egiaztatzen duen CCNA zertifikatua lortzeko prestatuko zaitugu.

Emilio Campuzano L.H.I.I. ikastetxeak atzerrian 12-13 asteko egonaldiak egiteko aukera eskaintzen du, Erasmus+ programaren babespean. Informazio gehiago nahi izan ezkero, jo link honetara.